lunes, 29 de marzo de 2010

Nortzuk gara? 4

Oraindik 12 urte ditut baina maiatzaren 11n 13 urte beteko ditut.
Niri futbola asko gustatzen zait, nire kirolik gogokoena da. Nik Ariznabarran jokatzen dut eta aurrelaria naiz. Egia esan, ni haunditan futbolaria izan nahi nuke, Nasri bezalakoa, bera nire jokalaririk gogokoena da eta. Baina ahaztu zait esatea ni 6. maila errepikatzen nagoela.
Beti lagunekin nago eta lagun onak ditut, beti farrez egiten dute nire tontokeriekin. Niretzako lagunak edukitzea oso inportantea da, beti alai, farrezka eta dibertitzen zarelako.
Ah! eta "RAP"a gustatzen zait.

No hay comentarios: