miércoles, 19 de mayo de 2010

BARNETEGIAN 6.A

Elgoibarko Euskal Girotze Barnetegia San Pedro auzoko Aubixa baserrian kokatuta dago.

Pasa den astean 6.A koak Aubixara joan ginen: barnetegi bat zen.
Iristean ordenatu egin genuen, gero Hiru Iturrira joan ginen.

Asteartean Kalamuara igo ginen. Gero bazkaldu genuen. Maritxuren janariak goxo-goxo zeuden. Arratsaldean jokuak egin genituen.

Asteazkenean altxorraren bila joan ginen. Gero, bazkaldu ondoren altxorra bilatu genuen. Altxorra ireki genuenean, barruan mineral batzuk eta txokolatezko txanponak zeuden.

Ostegunean jolasak, denbora librea eta abar…

Ostiralean ere denbora librea eta gero autobusa hartu genuen ikastolara bueltatzeko.

No hay comentarios: